Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003201
"Autolikidazioaren karaktereak" ataleko "Bestelako informazioa" atalean, adierazitako markak daude. Marka horiek erakunde deklaratzailea aitorpenaren ekitaldian iraungi denean bete behar dira. Erakundea desegin eta likidatzen denean, edo konkurtso-prozedura baten barruan likidazio-fasea irekitzen denean, lehenengoa markatuko da. Aitzitik, entitatea desegiten bada, baina ez bada likidatzen, eta desegitea enpresak berregituratzeko prozesuren batean kokatzen bada, bigarrena markatuko da. Azken hori, beraz, desegitea enpresak berregituratzeko prozesuetan gertatzen denean markatuko da, 11/2013 Foru Arauaren VI. tituluko VII. kapituluan jasotako araubide bereziari heldu ala ez.
Bestalde, baldin eta erakundearen deuseztatzea inskribatua izan eta likidatu gabe geratu bada – likidazio-aldian dauden sozietateen kasuan -, ez da halako markarik adieraziko. Horrelako kasuetan, erakundea desegin ez denez gero, Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenaren ondorioetarako, autolikidazioa aurkezteko obligazioa bete behar da, harik eta likidazioa eta kitapenaren erregistro-idazpena gauzatu arte.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.