saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003200

Nola zenbatu behar dira 11/2013 Foru Arauaren 126. artikuluan ezarritako epealdiak aitorpena aurkezteko?

11/2013 Foru Arauaren 126. artikuluan ezarritakoaren arabera, aitorpena aurkeztu beharko da zergaldia amaitu osteko sei hilabeteen ondorengo 25 egutegiko egunen barruan.

Aipatu hilabeteak zenbatze aldera, zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak hartu behar dira kontuan. 39/2015 Legearen 30. artikuluarekin bat etorririk, epealdiak hilabetetan ezartzen direnean, epealdia amaitzen den hilean jakinarazpen-egunaren zenbaki bereko eguna ez badago, hilaren azken eguna izango da mugaeguna.

Ondorioz, zergaldia eta egutegiko urtea batera gertatzen direnean, sei hilabeteko epealdiak abenduaren 31tik hurrengo urteko seigarren hilaren 31ra iraungo du, alabaina, ekainak 30 egun besterik ez duenez, ekainaren 30a hartuko da mugaeguntzat. Handik abiaturik, uztailaren 1etik 25era (jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte) izango da borondatezko aurkezpen-epealdia.

Zergaldiaren mugaeguna 30 eguneko hilaren buruan denean, kasu baterako, apirilaren 30ean, sei hilabeteko epealdiak hurrengo seigarren hilaren 30ean du mugaeguna, aurreko adibidean urriaren 30ean, hain zuzen ere. Kasu horretan, borondatezko aurkezpen-epealdiak urriaren 31tik azaroaren 24ra iraungo du, edo jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte.

Zergaldiaren mugaeguna hilaren erdialdean denean, kasu baterako, martxoaren 16an, sei hilabeteko epealdiak hurrengo seigarren hilaren egun berean du mugaeguna, aurreko adibidean urriaren 16an, hain zuzen ere. Hortaz, borondatezko aurkezpen-epealdiak irailaren 17tik urriaren 11ra iraungo du, edo jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali