saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003198

Nola kontrolatzen da helbideratze kontua autolikidazioa Telematikoaren bitartez transmititzen denean?



Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren ekainaren 8ko 633/2022 Foru Aginduaren bidez, Sozietateen gaineko Zergaren (Bizkaiko Lurralde Historikoan ari diren atzerrian eratutako errentak eratxikitzeko araubideko erakundeak) eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) autolikidazioa aurkezteko 200 eta 220 ereduak onetsi dira, eta ereduok telematikoki Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko prozedura arautu da. Bada, foru-agindu horretan xedatutakoarekin bat, autolikidazioaren ondorioz zenbatekoren bat itzuli behar bada, bankuko helbideratzea derrigorrezkoa izango da, eta baldintza batzuk bete beharko dira:

  1. Bizkaiko Foru Ogasunak bezeroaren kontuaren kodearen titulartasuna ezagutzea (IBAN kodea).
  2. Bezeroaren kontu-kodearen titularra aurkeztutako aitorpenaren aitortzailea izan behar da.

Autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada, zergadunak banku-helbideratze bidez edo ordainketa gutunaren bidez egin ahalko du ordainketa. Ordainketa banku-helbideratze bitartez egin nahi izanez gero, zergadunak banku kontuari dagozkion datuak bete beharko ditu, bestela ordaindu nahi izanez gero, ez da beharrezkoa hori egitea.

Autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada, hautatutako finantza erakundea Bizkaiko Foru Ogasunaren zerga-bilketako laguntzailea izan behar da.

Argibide gehiago.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali