www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003198

Nola kontrolatzen da helbideratze kontua autolikidazioa Telematikoaren bitartez transmititzen denean?



Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez telematikoki aurkezteko prozedura arautzen duen Foru Aginduan xedatutakoaren arabera, autolikidazioaren emaitza itzuli beharrekoa bada, banku-helbideratzea nahitaezkoa izango da, ezeztaezina, eta baldintza hauek bete beharko ditu::

  1. Bizkaiko Foru Ogasunak bezeroaren kontuaren kodearen titulartasuna ezagutzea (IBAN kodea).
  2. Bezeroaren kontu-kodearen titularra aurkeztutako aitorpenaren aitortzailea izan behar da.

Autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada, zergadunak banku-helbideratze bidez edo ordainketa gutunaren bidez egin ahalko du ordainketa. 

Aukera horiek aldatu egin daitezke Bizkaiko egoitza elektronikoan, "Nire kudeaketak" ataleko "Ordainketaren kudeaketa" atalean.

Autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada, hautatutako finantza erakundea Bizkaiko Foru Ogasunaren zerga-bilketako laguntzailea izan behar da.

Argibide gehiago.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali