saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003197

Autolikidazioari erantsi ezean, nola aurkez ditzaket Foru Aginduak exijitutako frogagiriak?

633/2022 Foru Aginduarekin, 200 eta 220 ereduak onetsi dituena, bat etorririk, Foru Aginduak berak eskatutako dokumentazioa, autolikidazioan jasotako datuekin bat datorrena, telematikoki aurkeztu beharra dago autolikidazioarekin batera. Hori dela kausa, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, agiriak autolikidazioari eransteko aukera gaituta dago aurkezpenaren unean nahiz hurrengo 15 egunen barruan, "Nire espedienteak" ataletik, sortutako espedientearen xehetasunetara sartuz eta "aurkezpenari erantsitako dokumentazioa" sakatuz edo, bestela, "Zerga-dokumentazioa aurkeztea" sakatuz.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali