Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003130
Geroratzeak direnean, baldin eta epea mugaeguneratzen bada eta ordainketa osorik egiten ez bada, bilketarako prozedurak jarraituko du, eta hala denean, ordainarazpen-aldia hasi 35 eta premiamendu-probidentzia emango da ordaindu gabeko zorragatik. Horrez gain, berehala betearaziko da, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 60.3 artikuluan xedatu dena aplikatuta.
Gerorapenetan, mugaeguneratzen direnean bi epe baino gehiago badago ordaintzeko, mugaeguneratutzat joko dira ordaintzeke dauden zatikatzeak, eta aurreko atalean ezarritako moduan jokatuko da.
Ez da beharrezkoa izango epe bat baino gehiago ez betetzea zatikatzea ondoriorik gabe uzteko, baldin eta, epeetako bat bete ez denean, zergen administrazioak ordainketa egiteko errekerimendua eginda badu eta ordainketa hori Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 60.1 artikuluko b) atalean ezarritako epean egiten ez bada, ezta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian zerga horren kuotaren zatikatzea ordaintzeko ezarritako epeetan ordaintzen ez denean ere.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.