saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003066

Zentsuan alta ematea jarduera ekonomiko bati. Zer eredu aurkeztu behar da?



Zerga-egoitza Bizkaian duten pertsona fisikoek eta ERAR erkidegoek, jarduera ekonomikoren batean jardun nahi badute, alta hartu beharko dute enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsua. Horretarako, 036 eredua aurkeztu behar dute, behar den moduan beteta, Bizkaiko Foru Ogasuneko Zerga Zentsuen Atalean, jarduera benetan abiatu eta hilabeteko epean.

  • 036 ereduaren 3. orrialdean, 60. laukia markatu behar da.

    60

  • Gero, 3. orrialdean bertan, beheko aldean, PFEZ eta BEZ tributazio-aukerak hautatu behar dira epigrafe bakoitzerako.

    aukerak

  • Horrez gainera, 3. zk.ko eranskin bana bete beharko da jarduera edo lokal bakoitzeko. Adibidez, taberna-jardueran diharduen pertsona fisiko batek, 1/67320 epigrafean bi lokalengatik. 036 eredu bakarra aurkeztuko luke, 3. orrialde batekin non PFEZ edo BEZa aukeratuko bailuke taberna epigrafeagatik, eta 3 zk.ko eranskin bi, jarduera hori zein lokaletan egiten duen adierazteko.

    3

Une horretatik aurrera euren zerga egoerako aldarazpen guztiak jakinarazi beharko dituzte, jarduera eta lokal berriei alta eman, zergen arloko obligazio berriak jakinarazi, etab., zentsuko aitorpeneko ALDARAZPENAK atalaren bidez.

  • Zentsuan altan dauden bitartean kasuan kasu egokiak izango diren zerga betebeharrak mantenduko dituzte.
  • BAJA emango zaie Zentsuan azken jarduera ekonomikoa uzten dutenean.

036 eredua (1,3 MB)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ekonomia jarduerari alta eman


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali