www.bizkaia.eus/guregida

1999-01-01 eta 2007-01-01 artean eratutako errentak erreskatatzea



Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

1999-01-01 eta 2007-01-01 artean eratutako errentak erreskatatuz gero, kapital higigarriaren etekina kalkulatzeko, arauan bertan ezarritako portzentaje batzuk aplikatuko zaizkie jasotzen diren errentei, eta portzentajeok hauen arabera ezarriko dira: biziarteko errenten kasuan, errenta eratzen den unean hartzaileak duen adinaren arabera; aldi baterako errenten kasuan, errentaren iraupen osoaren arabera.

Errenta geroratuen kasuan, errenta eratu arte lortutako errentagarritasuna gehituko da.

PFEZri buruzko 2006ko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko hamaikagarren xedapen iragankorra.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali