Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003009
Katastroko gakoaren barruan titular berberak eta ehunekoetan parte hartze berberak dituzten udalerri bereko landa-lurzati guztiak daude.
Gakoak katastroko balorea izango du, osatzen duten lurzati guztien baloreen batura izango dena.
Udal bakoitzak jasoagiria jaulkitzeko gutxieneko kuota ezarriko du eta, baldin eta ez bada gutxieneko horretara iristen, ez da jaulkitzen.
Zergaren arautegiak dio jabe batek udalerri batean dituen landalurreko higiezinen multzorako ordainagiri bakarra egingo dela. Ordainagiri horren bidez jabeak bere jabetzako landalurreko higiezin guztien ziozko zerga-ordainketa egiten du. Horretarako honako hauek jotzen dira landalurreko higiezin multzo ezberdintzat zerga horren ordainketarako: titularra/titularrak ezberdinak direnak edo jabetza-koefiziente ezberdinak dituztenak; horrelakoetan pertsona fisiko/juridiko batek udalerri berean konpartituta zenbat titulartasun-portzentaje ezberdin dituen, ba halako ordainagiri kopurua izango du udalerri horretan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.