www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003005

Sustatzaile batek, eraikuntza berriko higiezinak saldu ez dituen aldian, ba al du hobari eskubiderik?



Obra berriak zein berritzat har daitezkeen birgaitze-obrak egiten dituzten urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinen gaineko zerga-kuota osoaren %50 eta %0 arteko hobaria aplikatu ahal da, baldin eta interesdunek obra berriaren alta-deklarazioarekin batera eskatzen badute hobaria eta higiezina beren ibilgetuko ondasuna ez bada. Udalak horretaz ezer erabakitzen ez badu, higiezin horiei zenbaki honetan ezarritako hobarietatik handiena aplikatuko zaie.

Obrei ekin eta hurrengo zergalditik hasi eta obrak amaitu eta hurrengo zergaldira bitartean aplikatu ahal izango da hobari hau, baldin eta epe horretan benetan egiten badira urbanizazio- edo eraikuntza-obrak. Nolanahi ere, epe hori ezin da hiru zergaldi baino luzeagoa izan.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali