www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002973

Ogasun eta Finantza Sailak zein kasutan, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arauaren 107-110. artikuluetan ezartzen diren bitarteko ez-elektronikoak erabili ahal izango ditu jakinarazpenak edo komunikazioak egiteko eta egin ere, artikuluotan ezartzen diren leku eta epeetan egin ahal izango ditu jakinarazpen-komunikaziook?



Bai, kasu hauetan:

  1. Jakinarazpena edo komunikazioa egiten bada interesduna edo bere ordezkaria Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan bertaratzen direlako, euren kabuz, eta une horretan eskatzen dutelako jakinarazpen edo komunikazio pertsonala. Dena dela, zergapekoak ezin izango du aukera hori erabili hurrengo b) letrako kasuan.
  2. Administrazioak, tributuak aplikatzeko prozeduren eraginkortasuna eta lastertasuna bermatzeko, egokiagotzat jotzen badu jakinarazpenak egiteko bitarteko elektronikoak barik beste batzuk erabiltzea.
  3. Jakinarazpenak eta komunikazioak posta-jakinarazpenen zerbitzu-emailearen eskura jarri direnean, jakinarazpen elektronikoaren sisteman sartu direla jakiten den eguna baino lehen entregatzeko.

Edozelan ere, kasu hauetan, komunikazio eta jakinarazpenak ez dira inoiz ere modu elektronikoan egingo:

  1. Jakinarazi behar den egintzak formatu elektronikora bihurtu ezin diren elementuak baditu berarekin batera.
  2. Baldin eta, jakinarazpen edo komunikazioaren araudiaren arabera, jakinarazpen-komunikazio hori zergapekoaren zerga egoitzan pertsonatuz edo araudian ezarritako beste leku batean egin behar bada edo ez-elektronikoa den beste edozein modutan egin behar bada.
  3. Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak administrazioarekiko diru-erreklamazioak izapidetzerakoan egiten dituenak badira.
  4. Zergapekoen aldeko ordainbideak badituzte, esaterako, txekeak.
  5. Kreditu-erakundeetan irekitako kontuetako dirua bitarteko elektronikoen bidez bahitzeko prozedurari atxikitako kreditu-erakundeei zuzendutakoak badira.
  6. Ogasun eta Finantza Sailak zerga-bilketarako egiten duen kudeaketan erakunde laguntzaile gisa jarduten duten kredituerakundeei zuzendutakoak badira, baina betiere laguntza-zerbitzu hori ematerakoan egiten bazaizkie.
  7. Ogasun eta Finantza Sailaren eta kreditu-erakundeen artean fitxategiak trukatzeko prozedura elektronikoari atxikitako kreditu-erakundeei zuzendutakoak badira, baina betiere erakundeok kontu korronteen laburpen normalizatuak Zerga Administrazioari emateko duten betebeharrari lotuta badaude.
  8. Zerga bilketako organoek ondasunak besterentzeko prozeduretan bitarteko elektronikoen bidez parte hartzearen ondorioz egin beharrekoak badira.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salbuespenak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali