www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002970

Sarbidea, harpidetza eta behartu elektronikoak



Sarbidea

Jakinarazpen elektronikoak egoitza elektronikoan daude eskuragarri, "Nire jakinarazpenak eta komunikazioak" atalean. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoetara harpidetzea

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikorako harpidetzak esan nahi du uko egiten zaiola paperezko formatuko jakinarazpen eta komunikazioari.

Harpidetzak Egoitza elektronikora sartzeko erabiltzen den identifikazio- eta sinadura-mekanismoari lotuta daude; beraz, identifikazioan erabilitako segurtasun-maila bera edo txikiagoa eskatzen duten harpidetzen dira soilik.

Jakinarazpenak eta komunikazioak elektronikoki jasotzeari uzteko, indarrean dagoen harpidetza aldatu behar da. Aldaketa egin eta hurrengo egunetik aurrera egindako jakinarazpenak eta komunikazioak postaz bidaliko zaizkizu.

Behartu elektronikoak

Nortasun edo forma juridikoa edozein dela ere, baldintza hauetako edozein betetzen duten pertsonak eta erakundeak behartuta daude Ogasun eta Finantza Sailak egiten dizkien komunikazio eta jakinarazpen administratiboak bitarteko elektronikoen bidez jasotzera:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudiko 8. artikuluan aipatzen den enpresa handien erregistroan inskribatuta badaude (araudi hori Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuak onetsi zuen).
  2. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren hileko itzulketen erregistroan inskribatuta badaude. Erregistro hori leku bitan aipatzen da: batetik, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudian (Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuak onetsi zuen); bestetik, erregistro hori arautu zuen urtarrilaren 13ko 124/2009 Foru Aginduan.
  3. Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren agindu bidez ezartzen diren beste guztiak.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali