www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002960
Nire ohiko etxebizitzaren katastro balioa 23.190 eurokoa da, eta 400.000 eurotan erosi nuen eta gutxieneko balio eratxikigarria 360.000 eurokoa da. Zer balio sartu behar dut?
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Hiri- edo landa-izaerako ondasun higiezinak honakoa jasoko dira:
- Bizkaiko Lurralde Historikoan daudenak: Oro har, haien gutxieneko balio eratxikigarriaren %50 (GBE). Balio hori ez badago haien katastro-balioa hartuko da kontuan, baldin eta berrikusi edo aldatu egin bada. Balio hori eguneraturik ez badago, indarreko katastro-balioa bider hamar biderkatuko da.
- Kanpoak badauden, haien katastro-balioa.
- Ez badaukate katastro-baliorik zergaren sortzapen-unean, edo atzerrian baldin badaude, haien eskuratze-balio eguneratuaren ehuneko 50 konputatuko da, eta balio hori eguneraturik egon beharko da PFEZ.
Kasu honetan, 360.000 euroko zenbatekoa izango litzateke, baina ohiko etxebizitza denez salbuetsita egongo da, ohiko etxebizitzak gehienez 400.000 eurora arteko salbuespena duelako.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli