www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002957

Pertsona batek ondasun higiezin hauek ditu, esklusiboki: Ohiko etxebizitza, 420.000 eurotan balioztatuta; apartamentu bat Landetan (Frantzia), 225.000 eurotan balioztatuta; eta lokal bat Bilboko Kale Nagusian, 550.000 eurotan balioztatuta. Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu behar du?



Ez du Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenik aurkeztu beharko, zerga oinarriaren zenbatekoa 795.000 eurokoa delako; zenbateko horretatik 20.000 euro ohiko etxebizitzari dagozkio (400.000 euroko salbuespena duena), 225.000 euro Landetako apartamentuari (nahiz eta Frantzian egon; izan ere, ondasun higiezin guztiak aurkeztu behar dira, berdin du non dauden kokatuta), eta Kale Nagusiko lokaleko 550.000 euroak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali