www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002951

Zeintzuk dira ondasun eta eskubide salbuetsiak?



Zerga honetatik salbuetsita daude, besteak beste, honako hauek:

  1. Zergadunaren ohiko etxebizitza, 400.000 euroko gehieneko zenbatekoa
  2. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde eta Pentsio-planen eskubide kontsolidatuak
  3. Etxeko arreoa
  4. Euskal Kultur Ondarea, Espainiako Ondare Historikoa eta Autonomia-erkidegoen ondare historikoa osatzen duten ondasunak,
  5. Jabetza intelektual zein industrialari darizkion eskubideak, egilearen ondarean dauden bitartean eta, jabetza industrialaren kasuan, enpresa-jarduerei atxikita ez badaude
  6. Enpresa- edo lanbide-jarduera garatzeko beharrezkoak diren pertsona fisikoen ondasunak eta eskubideak, baldin eta jarduera hori subjektu pasiboaren ohiko jarduera bada, berak zuzenean egiten badu, eta horixe bada bere errenta-iturri nagusia.
  7. 16/1985 Legeko 26.4 artikuluan ezartzen dena betetzeko finkatzen diren zenbatekoetatik beherako balioa duten arte-objektuak eta antigoaleko objektuak
  8. Antolatutako merkatuetan kotizatzen duten zein ez duten erakundeetako partaidetzen jabetza osoa, jabetza soila eta haien gaineko biziarteko gozamen-eskubidea, baldintza batzuk betez gero.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali