Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002935
Hona zer dioen honetaz Kode Zibileko 1.462. artikuluak: “Saldutako gauza eman dela ulertuko da, eroslearen esku uzten denean. Salmenta eskritura bidez egiten bada, horren egilespenak ekarriko du kontratuaren xede den gauza ematea, baldin eta eskrituran bertan kontrakorik ezartzen ez bada”.
Eskuraketa noiz gertatu den zehazteko kontuan eduki behar da tituluaren eta moduaren teoria; horren arabera, saldutako gauzaren tradizioa frogatu ezean, salerosketa-kontratua sinatze hutsak ez dakar besterik gabe jabariaren eskualdaketa. Tradizioa hainbat modutara egin daiteke; ondasun higiezinen kasuan hauexek aipa daitezke: Saldutako gauza ahalmenean eta edukitzan jartzea, giltzak edo jabetza-tituluak ematea eta eskritura publikoa egitea.
Salerosketa-kontratua (lehenbizi dokumentu pribatuan formalizatua) abenduaren 31n egin zen eta egun berean jarri zen higiezina eroslearen ahalmenean eta edukitzan; beraz, etxebizitza egun horretan eskuratu zen.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.