Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002933
Ohiko etxebizitza erosteko eskatzen den mailegua amortizatzeko ordaintzen diren kopuruek kenkariak sortzen dituzte; indarreko legerian horretarako betekizunak ezarri dira eta kenkarien gehieneko zenbatekoak finkatu dira.
Hizpide dugun kasuan hartutako hipoteka-mailegua kitatu daiteke eta norbanako batek emandako mailegu pertsonal batekin birfinantzatu daiteke. Etxebizitza erosteko norbanakoen arteko maileguaren kontratua Ondare Eskualdaketetan aurkeztu behar da, zerga horren karga aplikatzeko.
Norbanakoari ordaintzen zaizkion kopuruak (korrituak zein amortizazioa) kengarriak dira, frogatuz gero.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.