saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002927

Pertsona batek etxebizitza bat saldu nahi du. Salmenta-prezioa hileka ordainduko litzateke 30 urtean, %2,7ko korritu-tasa aplikatuta. Kontratuan baldintza suntsiarazlea ezarri da; haren arabera erosleak ordaindu beharrekoa ordaindu ezean saltzaileak besterendutako higiezinaren jabetza berreskuratuko du. Gainera, saltzailea ordainketa geroratzen den aldian hiltzen bada, saltzaileek haren jaraunsleei ordaindu beharko dizkiete ordaindu gabeko zenbatekoak. Erosleak aplika dezake ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria urte bakoitzean ordaintzen dituen kopuruengatik?

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatu ahal izateko bi betekizun bete behar dira, funtsean:

  1. Etxebizitza osoaren edo zati baten jabetza osoa eskuratu behar da;..
  2. etxebizitza zergadunaren ohiko etxebizitza izan behar da.

Hori guztiak betez gero, kenkaria aplika daiteke, etxebizitza finantzatzeko modua gorabehera. Etxebizitzaren erosketari aurre egiteko egindako ordainketak Zuzenbidean onartutako moduetako baten bidez froga daitezke.

Beraz, printzipioz, ez dago inolako eragozpenik erosleak ekitaldi bakoitzean ordaintzen duen etxebizitzaren erosketa-prezioaren zenbatekoaren gainean ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatu ahal izateko, baldin eta ordainketak egin direla eta behar den xederako egin direla frogatzen badu. Gainera, Zergaren arautegian ezarritako baldintza, betekizuna eta muga guztiak bete behar badira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali