www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002926
Senar-emazte batzuek eraikitzen ari zen etxebizitza baten salerosketa-kontratua sinatu zuten. Urte batzuetan hainbat kopuru eman zizkioten sustatzaileari, eta haien araberako kenkariak aplikatu zituzten, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioak ziren aldetik. Gero dibortziatu egin ziren eta salerosketa-kontratua suntsitzea erabaki zuten. Horren ondorioz enpresa sustatzaileari etxebizitzaren erosketaren kontura emandako 42.000 €-ak galdu zituzten.
Sozietate sustatzaileari emandako kopuruak ezin dira hartu etxebizitza eskuratzeko erabilitzat, ez baitute erosi. Beraz, kopuru horiengatik kenkariak aplikatzeko eskubidea galdu dute eta itzuli egin behar dituzte, bai eta haien berandutza-korrituak ordaindu ere.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli