saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002924

Lau ekitaldietan pertsona batek ekarpenak egin ditu etxebizitza-kooperatiba batera eraikitzen ari den etxebizitza erosteko. Ekarpen horiengatik bidezko kenkariak aplikatu ditu PFEZen autolikidazioetan. Etxebizitzaren ematea asko luzatzen ari zenez, kooperatibarekin sinatutako kontratua suntsitu du eta ekarpen guztiak berreskuratu ditu. Beste etxebizitza bat erosi nahi du kooperatibak sinatutako kontratua suntsitu ondoren itzulitako kopuruekin. Kenkariak itzuli behar ditu?

Aipatutako kopuru horiek (lau erteetan bitartean ordaindutakoek) ezin dute sortu ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaririk; izan ere, kopuruok ez dira erabili etxebizitza erosteko, galdetzaileak ez baitu eskuratu haren jabetza. Ondorioz, kopuru horiengatik kenkariak aplikatzeko eskubidea galdu du eta, beraz, itzuli egin behar ditu eta haien berandutza-korrituak ordaindu behar ditu.

Horrek guztiak, jakina, ez du eragozten erosi nahi duen beste etxebizitzan egiten dituen inbertsioengatik kenkariak aplikatu ahal izatea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arautegian ezarritako mugak eta baldintzak kontuan hartuta.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali