Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002922
Zergadunak maileguaren amortizazioagatik eta korrituengatik ordaindutako kopuruen erdia soilik har dezake kontuan ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatzean (zer esanik ere ez, ezinbestekoa da.
Zergaren araudian ezarritako baldintza guztiak betetzea). Hori dela eta, maileguaren beste erdiari egotz dakizkiokeen diru kopuruak ezin dira hartu kontsultagilearen ohiko etxebizitza eskuratzeko erabilitzat, zeren eta kopuru horien ordainketak senar ohiarekiko kreditu eskubidea baizik ez baitio ematen (nolanahi ere, gero kreditu eskubide hori higiezinaren titulartasun-ehuneko handiagoa eskuratuta kitatu daiteke).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.