saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002922

Zergaduna dibortziatuta dago. Senar ohiarekin irabazpidezko araubidean egon zen ezkonduta. Oraindik ere biak dira elkarrekin bizi izan ziren etxebizitzaren gaineko hipoteka mailegua, baina zergadunak bakarrik ordaintzen ditu maileguaren kuota guztiak. Gainera, berari eman diote etxebizitzaren erabilera. Ez behin-behineko neurrien autoan ez dibortzioaren epaian ez da ezarri ezer maileguaren ordainketari buruz. Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatzean berak bakarrik ordaintzen duen maileguaren guztirako zenbatekoa har dezakeen kontuan.



Zergadunak maileguaren amortizazioagatik eta korrituengatik ordaindutako kopuruen erdia soilik har dezake kontuan ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatzean (zer esanik ere ez, ezinbestekoa da.

Zergaren araudian ezarritako baldintza guztiak betetzea). Hori dela eta, maileguaren beste erdiari egotz dakizkiokeen diru kopuruak ezin dira hartu kontsultagilearen ohiko etxebizitza eskuratzeko erabilitzat, zeren eta kopuru horien ordainketak senar ohiarekiko kreditu eskubidea baizik ez baitio ematen (nolanahi ere, gero kreditu eskubide hori higiezinaren titulartasun-ehuneko handiagoa eskuratuta kitatu daiteke).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali