www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002920

Pertsona batek bere ohiko etxebizitza izango dena salerosteko kontratua formalizatu du. Kontratuan ezarri da hainbat kopuru ordaindu behar dituela aldi jakin batean eta azkenean, behar den guztia ordaindutakoan, kontratuak bere ondore guztiak sortuko dituela. Aplika daiteke etxebizitza eskuratzeagatiko kenkaria urtean ordaindutako kopuruengatik?



Baldintza etengarria ezarri denez (jabetza ez da eskualdatuko harik eta kontratuan ezarritako diru kopuru guztiak ordaindu arte), ezin da aplikatu kenkaria, eragiketa ez baitator bat indarreko arautegiaren arabera ohiko etxebizitza eskuratu baino lehen inbertitutako kopuruengatik kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duten kasuekin: etxebizitza-kontua eta eraikuntza.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali