Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002919
Galdetzaileak ezin du aplikatu etxebizitzan egindako inbertsioengatiko kenkaria etxebizitza erosteko hartutako maileguaren amortizazioa eta korrituak ordaintzeko kopuruengatik, zorra oso-osorik baita bere bikotekidearena (eta ez du finantzatzen berari dagokion etxebizitzaren erdiaren erosketa).
Galdetzaileak ordaindutako kopuruen araberako kenkaria aplikatu ahal izateko maileguaren eskritura aldatu behar da. Aldatzen ez bada eta frogatzen bada mailegua hartu ez duen eskuratzaileak maileguaren kuota erdiak ordaintzen dituela, pentsa daiteke mailegu-hartzaileak bankuak emandako maileguaren erdia mailegu-hartzaile ez den eskuratzaileari mailegua emateko erabili zuela; horren arabera, mailegu-hartzaile ez denak kenkaria aplika dezake bere zorra kitatzen duen heinean, eta hori mailegu-hartzailearen amortizazio-kuotak ordainduz egin dezake. Nolanahi ere, horrek eragina izan dezake bikoteko kideen arteko zorrari egozten zaizkion korrituetan: ez badira ordaintzen, ezin da aplikatu kenkaririk; ordaintzen badira, mailegua hartu duenaren kapital higigarriaren etekinak dira, bankuak emandako maileguarekin lortuak.
2011.01.26ko Kontsulta
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.