saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002915

Zein da 2006 urtean irekitako etxebizitza kontuko gordailua (kenkaria aplikatu zaiona) ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitzeko epe topea?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2013/12/31

Etxebizitza-kontua deritzona ohiko etxebizitzan inbertsioa egiteko modalitatea da, etxebizitza erosi aurretik kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duena hartan gero egingo den inbertsioaren kontura.

Kreditu entitateetan, beste edozein ezarpen motatatik bereizitako kontuetan, gordailutzen diren kopuruak ohiko etxebizitza erosteko erabili direla uste izango da, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak zergadunaren ohiko etxebizitza erosteko (edo parekatutako xedeetarako) erabiltzen badira kontua ireki zen egunetik sei urte igaro baino lehen. Gordailututako kopuru horiek beste etxebizitza kontu batera aldatzen badira, ostera, ez da uste izango etxebizitza erosteko erabili direnik.

Baldin eta, horrelako kontuen kasuan, 2012ko urtarrilaren 1a eta 2012ko abenduaren 31 bitartean amaitzen bada 7 urteko epea egongo da gordailatutako kopuruok ohiko etxebizitza erosteko erabiltzeko, kontua ireki zen egunetik zenbatuta.

Orduan, epea 2013 urtean bukatuko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali