www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002892

Madrilen egoitza soziala duen erakunde baten jarduera nagusia da segurtasun zerbitzuak ematea. Bizkaian kokatutako lantoki bat dauka eta horretan Hendaiako egoiliarra den langile batek dihardu; langileak normalean Hendaiako etxe horretara itzultzen da egunero-egunero. Langile horrek non ordaindu behar ditu zergak?



Espainiaren eta Frantziaren artean izenpetutako hitzarmenaren arabera, mugaldeko langileak dira berezitasun hori justifikatzen dutenak estatuen arteko akordio partikularraz sortutako mugaldeko agiriaren bitartez. Jasotako soldatak, alokairuak eta bestelako ordainsariak direla eta, langile horiek zergak ordaindu behar izango dituzte eurak egoiliarrak diren estatuan, kasu honetan Frantzian.

Informazio gehiago

Lotutako galderak

Mugaz gaindiko langilea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali