www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002891
Laburpena eta artikuloak:6/2006 FA eta 13/2013 Faren 3 eta 4 art. Ohiko egoitza eta zergak ordaintzeko kasu bereziak
Pertsona fisiko batek ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izango duela ulertuko da honako arau hauek aplikatuz:
- Zergaldiko egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan emanik, Bizkaian egindako egun kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean egindakoa baino handiagoa denean.
- Lurralde jakin batean zenbat denbora eman den zehazteko, kanpoan eman diren aldi baterako egonaldiak konputatuko dira, salbu eta frogatzen bada zerga egoitza beste herrialde batekoa dela.
Zerga egoitza paradisu fiskaltzat jotzen diren herrialde edo lurraldeetako batean dagoenean, bertan urte naturaleko 183 egun baino gehiago egin direla frogatzeko eska dezake Zerga Administrazioak.
- Bestelakorik frogatzen ez bada, pertsona fisiko bat Bizkaian bizi dela joko da pertsona horren ohiko etxebizitza lurralde honetan dagoenean.
- Zergadun batek bere interesik gehienak Bizkaian dituela ulertuko da, zerga-oinarriaren zatirik handiena Euskadin lortuta, Bizkaiko Lurraldean beste lurralde bietan baino zerga-oinarriaren zati handiagoa lortzen duenean. Irizpide horretatik kanpo geratuko dira higigarrien kapitalaren errentak eta ondare-irabaziak, eta egotzitako zerga-oinarriak.
- PFEZren ondorioetarako aitortutako azken egoitza Bizkaian dagoenean.
- Lurralde espainiarrean egoiliar diren pertsona fisikoek ez badute bertan ematen 183 egun baino gehiago urte naturalaren barruan, Bizkaiko egoiliartzat hartuko dira enpresa jarduera edo profesionalen gune nagusi edo basea, edo beren interes ekonomikoena lurralde horretan kokaturik dutenean.
- Pertsona fisiko bat lurralde espainiarreko egoiliarra dela uste bada, legez banandu gabeko ezkontideak eta honen menpe dauden adingabeko seme-alabek ohiko bizilekua Bizkaian dutelako, pertsona fisiko horren ohiko bizilekua Bizkaian dagoela ulertuko da. Uste horren aurka kontrako froga aurkez daiteke.
- Nazionalitate espainiarra duten pertsona fisikoek ez diote PFEZ honen zergadunak izateari utziko, baldin eta frogatzen badute beren zerga egoitza berria paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde batean dutela. Erregela hau egoitza aldatzen den zergaldian eta hurrengo lauetan aplikatuko da.
- Foru Arau honetan jasotakoak ez du ezertan ere eragotziko Espainiako barne ordenamenduaren parte diren nazioarteko itun eta hitzarmenetan xedatutakoa.
Bizkaiko egoiliarrak ere izango dira nazionalitate espainiarra duten pertsonak, legez banandu ez diren horien ezkontideak edo seme-alaba adingabekoak, baldin eta zerga honen Bizkaiko araudira lotuta egonik, ohiko egoitza atzerrira aldatzen badute honako arrazoi hauek direla bide:
- Misio diplomatikoetako kideak.
- Espainiako bulego kontsularretako kideak, Ez dira horien artean sartzen ohorezko kontsulordeak, ohorezko kontsulatu-agente edo horien menpeko langileak.
- Espainiako Estatuko kargu edo enplegu ofizialen titular direnak, nazioarteko erakundeen aurrean delegazio eta ordezkaritza iraunkorretako partaide gisa aritzen direnean..
- Atzerrian izaera diplomatiko edo kontsularrik gabeko kargu edo enplegu ofizial bat betetzen duten funtzionario aktiboak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lan egiten duten funtzionarioak edo kontratupeko langileak, Euskal Autonomiak atzerrian dituen bulegoetara bidali badituzte.
Aurrekoa ez da aplikagarria izango aipatzen diren pertsonak jardueran dauden funtzionario publikoak ez direnean edo kargu edo enplegu ofizialik ez dutenean, eta aurreko Paragrafo horretan aipatutako baldintzetako edozein bete baino lehen ohiko bizilekua atzerrian dutenean; ere berean, ezkontide edo adingabeko seme-alabei dagokienez, ohiko bizilekua atzerrian dutenean, ezkontideetako batek (ama zein aita izan) aurreko baldintzetariko bat bete baino lehenago.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli