Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002883
Administrazio publikoek pertsona bati zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondoriozko kalte fisiko, psikiko nahiz pisikikoengatik pagatu dizkioten kalteordainak salbuetsiak izango dira, baldin eta administrazio publikoek Ondare Erantzukizunaren gaietan dituzten Prozeduren Erregelamendua onesten duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuan agintzen diren prozeduren arabera ezarriak badira.
Kalte fisiko edo psikikotzat ulertuko dira zergadunaren asmoetatik bestekoa den arrazoi bortxazko, bat-bateko eta kanpoko batetik heldu den lesio fisiko edo psikikoa, baliaezintasuna, aldi batekoa nahiz iraunkorra, sortzen duena.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 FAren 9.21 art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.