www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002871

Berehalako errentak, jaraunspen, legatu nahiz beste edonolako oinordetza-tituluren baten bidez eskuratu ez direnak.



Kasu honetan, kapitalaren etekina etorri da jasotako urteko ordainketari ehuneko bat aplikatzetik; hain zuzen ere, horrek determinatuko du zein den inbertsiotik berreskuratzekoa den errenta jasoaren zatia eta zein higigarrien kapitalaren etekinaren zatia.

a) Biziarteko errentak

Aurrez finkatutako eperik ez duen iraupena daukatenak dira; izan ere, pertsona baten bizitzaren gainean eraikitzen dira.
Horrelako kasuetan, urteko bakoitzari aplikatzekoa zaion ehunekoa errenta eratzeko unean errenta hartzaileak duen adinaren araberakoa izango da, eta haren iraupenean zehar aldaezin mantenduko da. Honakoak dira aplikatzekoak diren ehunekoak:

  • Ehuneko 40, hartzailea 40 urtetik beherakoa denean.
  • Ehuneko 35, hartzailea 40 urte eta 49 urte bitartekoa denean.
  • Ehuneko 28, hartzailea 50 urte eta 59 urte bitartekoa denean.
  • Ehuneko 24, hartzailea 60 urte eta 65 urte bitartekoa denean.
  • Ehuneko 20, hartzailea 66 urte eta 69 urte bitartekoa denean.
  • Ehuneko 8, hartzailea 70 urtekoa edo gehiagokoa denean.

Adibidea. 65 urteko zergadun batek prima bakarreko erretiro aseguru bat, 20.000 €koa, kontratatzen du, bizi errenta gisa urtero 2.000 € jasotzeko moduan.

Higigarrien kapitalaren etekina: % 24 * 2000 = 480 €

b) Aldi bateko errentak

Iraupena pertsonaren bizitzaren menpekoa izan beharrean iraupen zehatz bat aurrez finkatuta dutenak dira.
Kasu horretan, etekina finkatuko du ez errenta-hartzailearen adinak, baizik eta haren iraupen-epeak, ehunekoa iraupen-urteen araberakoa izango baita.

Ehunekoak, zeinak aldaezin mantenduko baitira kontratuaren iraupen osoan zehar, honakoak izango dira:

  • Ehuneko 12, errentaren iraupena 5 urte edo txikiagoa denean.
  • Ehuneko 16, errentaren iraupena 5 urtetik gorakoa eta 10 urtekoa edo txikiagoa denean.
  • Ehuneko 20, errentaren iraupena 10 urtetik gorakoa eta 15 urtekoa edo txikiagoa denean.
  • Ehuneko 25, errentaren iraupena 15 urtetik gorakoa denean.

Adibidea. Zergadun batek 100.000 €ko prima bat ordaindu du, 5 urtez 40.000 €ko aldi bateko errenta bat jasotzearen truke.

Higigarrien kapitalaren etekina: % 12* 40.000 = 4.800 €

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali