saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002869

Higiezin baten salmentaren irabazia edo galera kalkulatzea

Higiezin baten salmentan sortzen den ondare-irabazia honela kalkulatuko da: eskualdaketa-balioaren eta eskuraketa-balioaren arteko diferentzia izango da (koefizienteak aplikatuta eguneratuko da).

Ondare-aldaketa= Besterentze-balioa- Eskuratze-balio eguneratua

Besterentze-balioa: Besterentzearen benetako zenbatekoa- Eragiketari dagozkion gastuak.

  • Besterentzearen benetako zenbatekoa:

    Salerosketaren eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan jasotako prezioa, betiere ez bada merkatuko prezio normala baino txikiagoa (kasu horretan, azken prezio hori hartuko da).

  • Eragiketari dagozkion gastuak:
    • Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (lehengo udal-gainbalioa)
    • Salmentaren komisioa (fakturarekin)
    • Eskualdatutako higiezinaren mailegua ezereztearekin lotutako gastuak

Eskuratze-balio eguneratua:

(Eskuratzearen benetako zenbatekoa + eragiketari dagozkion gastuak) x Salmentaren urteari dagokion eguneratze-koefizientea - Amortizazio-gastu eguneratuak (dagokionean) + Eskuratutako ondasunaren hobekuntza- eta inbertsioetarako gastuak.

  • (+) Eskuratzearen benetako zenbatekoa: Salerosketako eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan jasotako prezioa.
  • (+) Erosketaren eragiketari dagozkion gastuak, eskuratzaileak ordainduak (interesak kenduta):
    • Eragiketa zergapetzen duten zergak: Ondare-eskualdaketen gaineko Zerga (OEZ), Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (EJDZ).
    • Notarioaren zerbitzu-sariak eta jabetzaren erregistroari dagozkionak.
    • Erosketako komisioa (fakturarekin)
  • (-) Amortizazio-gastuak, dagokionean arauz aplikatutako amortizazioen zenbatekoa, ondorio guztietarako gutxieneko amortizazioa aplikatuta, horietako bakoitza dagokion eguneratze-koefizientearekin biderkatuta, egin ziren urteari dagokionez.
    Gutxieneko amortizazioa: Higiezinari dagokion portzentaje finkoa aplikatzearen ondoriozko kopurua.
  • (+) Eskuratutako ondasunetako inbertsioak eta hobekuntzak.

Oharra: higiezina dohainik eskuratu bada (jaraunspena, dohaintza...), salmenta-balioa modu berean kalkulatzen da. Eskuratze-balioa, berriz, horrela kalkulatuko da:
(Eskuratzearen zenbatekoa, ODZrako + eragiketari dagozkion gastuak) x Salmentaren urteari dagokion eguneratze-koefizientea - Amortizazio-gastu eguneratuak (dagokionean) + Eskuratutako ondasunaren hobekuntza- eta inbertsioetarako gastuak

  • (+) Balioa oinordetza eta dohaintzen gaineko zergarako
  • (+) Eskuratzeari dagozkion gastuak eta tributuak, eskuratzaileak ordaindutakoak (oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, notarioaren zerbitzu-sariak eta jabetzaren erregistroari dagozkionak)
  • (-) Amortizazio-gastuak, dagokionean, arauz aplikatutako amortizazioen zenbatekoa, ondorio guztietarako gutxieneko amortizazioa aplikatuta, horietako bakoitza dagokion eguneratze-koefizientearekin biderkatuta, egin ziren urteari dagokionez.
    Gutxieneko amortizazioa: Higiezinari dagokion portzentaje finkoa aplikatzearen ondoriozko kopurua.
  • (+) Eskuratutako ondasunetako inbertsioak eta hobekuntzak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali