Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Biziarteko errentak dira aurrez eperik finkatuta ez dutenak; pertsonaren bizitzaren gainean eratzen dira.
Aurrezpenaren zerga oinarrian integratuko dira higigarrien kapitaleko etekin gisa.
Honako honek ematen du etekina: jasotako urtekoari ehuneko bat aplikatuz berehalako errentetan, eta ehuneko hori handiagoa da errenta eratu arte lorturiko errentagarritasunean geroraturiko errentetan.
Errentadunak errenta eratzean duen adinaren araberakoa da ehuneko hori, eta ez da aldatzen errentaren iraunaldi osoan.
Hona hemen ehuneko aplikagarriak:
Eta errenta eratu arte lorturiko errentagarritasuna (errenta geroratuetan) horrela kalkulatzen da:
(Egungo balio finantzario aktuariala– ordaindutako primak)/10 urte.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.