www.bizkaia.eus/guregida

Aurrezpen-aseguru batetik biziarteko geroratutako errenta gisa jasotako diru-kopuruak



Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Biziarteko errentak dira aurrez eperik finkatuta ez dutenak; pertsonaren bizitzaren gainean eratzen dira.

Aurrezpenaren zerga oinarrian integratuko dira higigarrien kapitaleko etekin gisa.

Honako honek ematen du etekina: jasotako urtekoari ehuneko bat aplikatuz berehalako errentetan, eta ehuneko hori handiagoa da errenta eratu arte lorturiko errentagarritasunean geroraturiko errentetan.

Errentadunak errenta eratzean duen adinaren araberakoa da ehuneko hori, eta ez da aldatzen errentaren iraunaldi osoan.

Hona hemen ehuneko aplikagarriak:

  • %40, jasotzaileak 40 urte baino gutxiago dituenean.
  • %35, jasotzaileak 40 -49 urte dituenean.
  • %28, jasotzaileak 50 - 59 urte dituenean.
  • %24, jasotzaileak 60 - 65 urte dituenean.
  • %20, jasotzaileak 66 -69 urte dituenean.
  • %8, jasotzaileak 70 urte edo gehiago dituenean.

Eta errenta eratu arte lorturiko errentagarritasuna (errenta geroratuetan) horrela kalkulatzen da:

(Egungo balio finantzario aktuariala– ordaindutako primak)/10 urte.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali