www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002859

Zein zerga-ordainketa du aurrezpen-aseguru batetik kapital gisa jasotako diru-kopuruak? Biziarteko errenta aseguratuak eratzean agerian jartzen diren errentak salbetsita daude, behoko betekizunak betetzen badira:



Higigarrien kapitalaren etekin gisa ordainduko du PFEZn, eta aurrezpenaren zerga oinarrian integratuko da.

Higigarrien kapitalaren etekin hori kalkulatzeko, jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen zenbatekoaren diferentzia zehaztu behar da.

Aurrekoa gorabehera, 2016-0-01etik aurrera aseguru-kontratuak biziraupenaren kontingentzia, batetik, eta heriotza edo ezintasunaren kontingentziak, bestetik, konbinatzen baditu eta jasotako kapitala biziraupenaren kontingentziari badagokio, ordaindutako primetatik kendu egin ahal izango da ordura arte heriotzaren edo ezgaitasunaren arriskua dela-eta kontsumitu den kapitalari dagokion zatia, betiere, kontratuaren indarraldi osoan, arriskuan dagoen kapitala hornidura matematikoaren ehuneko bost edo gutxiago bada. Ondorio horietarako, hau izango da arriskuan dagoen kapitala: Heriotza edo ezintasunerako aseguratutako kapitala ken hornidura matematikoa.

2016.01.01etik aurrera. Epe luzerako aurrezkirako aseguru indibiduala (SIALP) edo Epe luzerako aurrezkirako kontu indibiduala (CIALP):

Epe luzerako aurrezki-planakeratzeko erabiltzen diren bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik datozen kapital higigarriaren etekin positiboak, salbuetsita egongo dira, honaka baldintzak betetzen badira:

  • Epe luzerako aurrezki-plan batean ezin dira inoiz 5.000 euro baino gehiago jarri urtean, plana indarrean dagoen urte guztietan.
  • Plana gutxienez bost urtetan mantentu behar da.
  • Zergadunak ez badu plan horretako kapitala erabiltzen hura irekitzen denetik bost urte igaro baino lehen.
Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 FAren 36.1.a art. eta XG 33. , XI 8. eta 13.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali