Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Jasotako kopuruaren eta kalteari dagokion eskuraketa-balioaren zati proportzionalaren diferentzia izango da, oro har, ondare irabazia edo galera. Ondare irabazia egotziko da soilik zergadunaren ondarearen balioan gehikuntza gertatzen denean.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 FAren 40. art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.