saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002841

Zein ondorio dauzka IFZaren baliogabetzeak?

  • Baliogabetzeak zergapekoaren baja ekarriko du Batasunaren barruko Operadoreen Erregistroan Hileko Itzulketen Erregistroan.
  • Baliogabetzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
  • Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean pertsona juridikoei edo entitateei emaniko identifikazio fiskaleko zenbakia baliogabetu egin dela, kasuan kasuko erakundearen arabera, horri dagokion erregistro publikoak albo ohar bat egingo du baliogabetzea jaso duen erakundeaz duen orrian. Ohar horretan jasoko da aurrerantzean ezingo dela erakunde horri eragiten dion inolako inskripziorik egin, ez bada zenbaki hori birgaitzen edo ez bazaio erakunde horri beste identifikazio fiskaleko zenbaki bat ematen.
  • Halaber, horren ondorioz, kreditu-erakundeek ez dute kargurik edo ordainketarik egingo identifikazio fiskaleko zenbakia baliogabetu zaien pertsona juridikoek edo izaerarik gabeko erakundeek dituzten kontu edo gordailuetan. Hala izango da, zenbaki hori birgaitu arte edo pertsona juridiko zein erakunde horri beste identifikazio fiskaleko zenbaki bat eman arte.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali