www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002819

Non eginikotzat joko dira Zerga Berezien xedeko ondasun-emateak?



Zerga aplikatzeko lurraldean eginikotzat joko dira honako kasu hauetan:

  • Garraioa zerga aplikatzeko lurraldea jomuga duen EBko beste estatu batean hasten denean eta saltzailearen pentzura denean.
  • Hartzaileak araubide bereziko nekazariak eta abeltzainak direnean, salbuetsitako subjektu pasiboak, enpresaburu edo profesional gisa ez diharduten pertsona juridikoak edo subjektu pasiboa ez den beste edozein pertsona. Lehen hiru kasuetan, BEZari lotu gabeko EBren barruko eskuraketak dituzten pertsonak edo erakundeak izatea galdatzen da.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali