Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002801
349 eredua (Batasunaren barruan egindako eragiketen laburpena) ondoko eragiketak egin dituzten subjektu pasiboek aurkeztu behar dute:
Hilekoa: Oro har, eredu honetan egutegiko hil bakoitzean egindako eragiketak aitortzen dira laburbilduta. Eredua ondoko hilaren egutegiko lehenengo hogeita bost egunetan aurkeztu behar da; salbuespenak: uztailekoa abuztuan eta iraileko lehenengo hogeita bost egunetan aurkeztu daiteke eta abendukoa hurrengo urteko urtarrilean aurkeztu behar da. Ez dauka urteko laburpenik.
Hiru hilean behin: Ez erreferentziazko hiruhilekoan ez aurreko lau hiruhilekoetan 349 ereduan aitortu behar diren ondasun-emateen eta zerbitzugintzen guztirako zenbateko metatua ez bada izan 50.000 € baino gehiago (2010eko eta 2011ko ekitaldietan muga 100.000 € da), BEZa zenbatu gabe, hiruhilekoaren ondoko hileko lehenengo hogeita bost egunetan aurkeztu behar da; salbuespena: azken hiruhilekoko eredua hurrengo urteko urtarrilean aurkeztu behar da. Ez dauka urteko laburpenik.
Egutegiko hiruhilekoa hasi denetik pasatutako hilean edo hiletan egindako emateen edo zerbitzugintzen laburpen-aitorpena aurkeztu behar da hiruhilekoaren ondoko egutegiko lehenengo hogeita bost egunetan, irizpide hauen arabera:
340 eta 349 laburpen ereduak informatiboak dira; hori dela eta, Ekonomia Itunean ezarritakoaren arabera zerga administrazio bati bakarrik aurkeztu behar zaizkio, hain zuzen ere ikuskatzeko ahala daukanari .
BEZaren ohiko zergapekoek ez ezik, aitorpenean 15 eragile-erregistro baino gehiago dauzkatenek ere telematikoki edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkeztu behar dute eredua.
Gainerako kasuetan bi aukera daude: aurkezpena telematikoki zein ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkez daiteke. Adibidea: paperezko eredua (makinaz bete behar da).
Eredu informatiboa denez, noiznahi aurkez daiteke. 340 eta 349 ereduen laguntza-programen bitartez ordezko aitorpenak bakarrik egin daitezke; osagarririk ezin da egin. Nolanahi ere, 349 ereduaren bitartez beste gauza bat ere egin daiteke: aurreko aldietan adierazitako Batasunaren barruko eragileen datuak zuzendu.
Batasunaren barruko eragile jakin batekin egindako eragiketen daturen bat badago oker, bi gauza egin daitezke:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.