saltatu edukira

Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002800

Nortzuek aurkeztu behar dute BEZaren 340 eredua?

2009ko urtarrilaren 13ko 124/2009 Foru Aginduan arautzen den hileko itzulketen erregistroan inskribatuta dauden Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zergapekoek aurkeztu behar dute 340 eredua, erregistro liburuetan jasotzen diren eragiketei buruzko aitorpen informatiborakoa.

340 eredua 303 ereduari (hilekoa) lotuta aurkeztu behar da (erakunde taldeen araubide berezian daudenek hileko 322 ereduari lotuta), 303 ereduko (edo 353 ereduko, hurrenez hurren) emaitza gorabehera (dirua itzuli beharra, konpentsatu beharra, zero edo dirua sartu beharra).

Maiz BEZaren atalean 390 (adibidez) eredu baten ondoriozko itzulketa egin baino lehen ekitaldi jakin batean egindako eta jasotako fakturen erregistro-liburuak eskatzen ditu, edo bestela 340 eredua, edo batzuk eta bestea. Horregatik, laguntza-programak eredua aurkezteko arrazoi hauek ematen ditu aukeran: eredua aurkeztu beharra; norberaren borondatez (errekerimendua eginda); norberaren borondatez (beste arrazoiren bategatik).

Nola aurkeztu

  • 50.000 erregistro baino gutxiago: telematikoki aurkeztu behar da (fitxategia laguntza-programarekin edo Facturaplus moduko batekin sortu behar da).
  • 50.000 erregistro edo gehiago: ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarri batean, eredua onetsi duen foru aginduko 8. artikuluan ezarri den bezala.

340 eredua aurkezteko epealdia

Lotuta dagoen 303 edo 322 ereduarena bera. Hau da, urtarriletik azarora bitarteko 340 ereduak hurrengo hilaren 1etik 25era (uztailekoa izan ezik: irailaren 25era arte) eta abenduko 340 eredua hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 31ra arte. Ez dauka urteko laburpenik.

Zer zerga administraziori aurkeztu behar zaio 340 eredua?

340 eta 349 laburpen ereduak informatiboak dira; hori dela eta, Ekonomia Itunean ezarritakoaren arabera zerga administrazio bati bakarrik aurkeztu behar zaizkio, hain zuzen ere ikuskatzeko ahala daukanari (taula).

Baldin eta erakunde taldeen araubide bereziari helduta ez dagoen zergadun batek Zerga Bizkaian ordaindu behar badu eragiketen bolumenaren proportzioan eta, gainera, Zerga Agentziaren edo beste foru ogasun baten ikuskapena jasotzen badu, ez dauka zertan aurkeztu 340 eredua 303 ereduarekin batera. 303 ereduko itzulketa jaso nahi izanez gero, ostera, administrazio eskudunari aurkeztutako autolikidazioa ekarri behar du, eta horrekin batera itzulketa agintzen duen erabakia eta transferentziaren frogagiria ere bai. Administrazio eskudunean 303 ereduarekin egindako autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada, nahikoa da autolikidazioa eta dirua sartu dela frogatzen duen agiria aurkeztea.

Estekak:

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali