www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002798

Zer eragin dauka Hileko Itzulketen Erregistroan egoteak Zerga Bizkaiko Ogasunari eragiketen bolumenaren proportzioan ordaintzen dioten zergadunentzat BEZaren erakunde taldeen araubide bereziari helduta ez badaude?



Beste zerga administrazio baten Hileko Itzulketen Erregistroan inskribatuta egoteak ez dakar berekin Bizkaiko Foru Ogasunaren erregistro berean egotea. Beraz, erregistro horretan egon nahi dutenek 036 eredua aurkeztu behar dute (HIEn alta emateko eskaera soilik) gainerako zergadunek bezala.

Hala ere, Zerga Bizkaian eragiketen bolumenaren proportzioan ordaindu behar duen zergadun batek Zerga Agentziaren edo beste foru ogasun baten ikuskapena jasotzen badu, ez dauka zertan aurkeztu 340 eredua 303 ereduarekin batera.

Halako kasuetan, 303 ereduko itzulketa jaso nahi izanez gero, zergadunak administrazio eskudunari aurkeztutako autolikidazioa ekarri behar du, eta horrekin batera itzulketa agintzen duen erabakia eta transferentziaren frogagiria ere bai. Administrazio eskudunean egindako autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada, nahikoa da autolikidazioa eta dirua sartu dela frogatzen duen agiria aurkeztea.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali