www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002793

Noiz aukeztu behar du BEZaren 309 erdua?



309 eredua, “Aldizkakoa ez den autolikidazioa” (dirua sartu beharra), aldizkako autolikidazioak egin beharrik ez duten subjektu pasiboek aurkezten dituzte (9 kasu eredua onetsi duen Foru Aginduko 2. artikuluan):

  • Jarraian adierazitako pertsona eta entitateak, ondasunen komunitate barneko eskuratzeak egin ahala, baldin eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako identifikatuta badaude, komunitate barneko eskuratzeen bolumenak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Aginduaren 14. artikuluan ezarritako mugara heltzeagatik edo artikulu horretan aurreikusitako aukera gauzatzeagatik:
    • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian jasotako subjektu pasiboak, baldin eta araubide horren mendeko jarduera garatzeko ondasunen komunitate barneko eskuratzeak badira.
    • Zerga osoaren edo horren zati baten kenkaria egiteko eskubidea sortzen ez duten eragiketak bakar-bakarrik egiten duten subjektu pasiboak.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziaren aplikazioa jaso dezaketen jarduerak bakar-bakarrik egiten dituzten subjektu pasiboak, baldin eta beren jardueran Balio Erantsiaren gaineko Zergaren mendeko diren edo salbuetsiak ez diren ondasun higiezinen emateak gauzatzen badituzte eta zerga horren subjektu pasiboak badira. Hori guztia, Foru Arauaren 84. Artikuluko lehenengo atalaren 2. puntuan jasotakoari jarraiki.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak, baliokidetasun-errekarguaren araubidearen aplikazioa jaso dezaketen jarduerak bakar-bakarrik egiten dituztenak, baldin eta zerga hori eta egindako ondasunen eskuratzeengatiko kargu horiek nahitaez ordaindu behar badituzte, bai eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Aginduaren 84. Artikuluko lehenengo atalaren 2. puntuan jasotako kasuetan ere.

    Era berean, aipatutako eredua aurkeztu beharko dute, baliokidetasun- errekarguaren araubide bereziaren aplikazioa jaso dezaketen jarduerak bakar-bakarrik egiten dituzten subjektu pasiboek,

    baldin eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Aginduaren 20. artikuluko bigarren atalean eta bere araudiaren 8. artikuluko 1. atalean ezarritako salbuespenaren aplikazioari uko egiteko eragiketak egin badituzte.

  • Enpresari edo profesionalen izaera ez duten pertsona edo entitateak, baldin eta komunitate barneko garraiobide berrien eskuratzeak egiten badituzte, kostu bidez.
  • Garraiobide berriak ez diren zergari lotutako ondasunen komunitate barneko eskuratzeak gauzatzen dituzten eta enpresari eta profesional gisa ez diharduten pertsona juridikoak bai eta zergari buruzko Foru Arauaren 5. artikuluko laugarren atalean xedaturikoaren arabera enpresaritzat edo profesionaltzat jotzen direnean ere.
  • Adjudikaziodunak, nahitaez gauzatu beharreko prozedura administratibo edo judizialetan, baldin eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren enpresari edo profesionalen izaera badute eta, zerga horren subjektu pasiboaren izen eta kontura, dagokion autolikidazioa aurkezteko eta adjudikatzeko eragiketaren ondoriozko zerga sartzeko eskumena badute. Hori guztia, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian jasotako subjektu pasiboak, baldin eta behar bezala jaso ez diren konpentsazioak berriro ordaindu behar badituzte, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauaren 133. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian jasotako subjektu pasiboak, baldin eta aipatutako araubide berezia aplikatzen hastearen ondorioz egindako erregularizazioen sartzea egiten badute. Hori guztia, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren 49.bis artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak, baldin eta hala ebatzi bada.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali