www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002790
Nortzuek aurkeztu behar dute BEZren 310 eta 391 ereduak?
310 eta 391 ereduak BEZaren araubide erraztuan dauden zergadun hauek aurkezten dute:
- BEZari buruzko Foru Arauko 122. eta 123. artikuluekin bat etorriz, BEZaren araubide erraztuan dauden jarduerak soilik egiten dituzten enpresaburuek eta profesionalek, araubide horri uko egin ezean.
- BEZaren araubide erraztuan dauden jarduerak egiten dituzten subjektu pasiboek, baldin eta araubide orokorrean ordaintzen badute ondasun higiezinen errentamenduaren gaineko karga.
Araubide erraztua pertsona fisikoei eta PFEZen ordainketarako errentak eratxikitzeko araubidean dauden erakundeei aplikatuko zaie, baldin eta araubide erraztuari buruzko arauetan ezarritako jarduerak egiten badituzte eta finkatutako betekizunak betetzen badituzte. Hala ere, araubide horri uko egin diezaiokete BEZaren Araudiko 33. artikuluan ezarri den bezala.
Aurkezteko epealdia:
- Hiruhilekoko autolikidaziorako 310 eredua hurrengo hileko lehen hogeita bost egunetan.
- Laugarren hiruhilekoan ez da aurkeztu behar 310 eredua, baizik eta 391 eredua (urteko laburpena) urtarrilaren 31ra arte.
- 310 ereduan ezin da eskatu norberaren aldeko saldoa itzultzeko (konpentsaziorako utzi behar da). Dirua itzultzeko eskatzeko 391 eredua (urteko laburpena) soilik erabil daiteke.
Ereduak non aurkeztu:
- Emaitza dirua sartu beharra bada, Foru Ogasunaren Kutxan zein erakunde laguntzaileetan (bankuak eta aurrezki kutxak) aurkez daiteke.
- Autolikidazioaren emaitza konpentsatu beharra edo zero bada, edo jarduerarik egin ez bada, Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztu behar da posta ziurtatu bidez edo administrazio prozeduran onartutako bideetako bat erabiliz.
- Autolikidazioaren emaitza dirua itzuli beharra bada, Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztu behar da posta ziurtatu bidez edo administrazio prozeduran onartutako bideetako bat erabiliz.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli