saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002788

Nortzuek aurkeztu behar dute BEZaren 353 eredua?

BEZaren autolikidaziorako 353 eredua (“Erakunde-taldea. Eredu agregatua. Hileko autolikidazioa”) ondokoek aurkeztu behar dute:

353 eredua BEZari buruzko Foru Arauko 163 quinquies.Bi artikuluaren arabera erakunde taldeko sozietate nagusia denak aurkeztu behar du. Ereduan erakunde taldeen araubide berezia aplikatzea hautatu duten taldeko erakundeen (nagusia zein menpekoak) hileko banako autolikidazioak (322) sartu behar dira.

Erakunde taldea, urtarriletik azarora:

  • Zerga Bizkaian ordaindu behar duen taldeko erakunde bakoitzak (bai nagusiak, bai menpekoek) 322 eredu bat aurkeztu behar dute hileko, informaziorako.
  • Erakunde nagusiak hileko 353 eredua aurkeztu behar du, nahiz eta berak 322 eredua ez aurkeztu, taldeko erakundeen hileko 322 ereduen saldoaren berri emateko. Abenduko 353 ereduan soilik eska dezake bere aldeko saldoa itzultzeko; nolanahi ere, Hileko Itzulketen Erregistroan badago, hil guztietako 353 ereduetan eska dezake itzulketa.

Erakunde taldea, abendua:

  • Abenduko 322 eta 353 ereduak aurreko paragrafoan azaldu den bezala aurkeztu behar dira.
  • Zerga Bizkaian ordaindu behar duen taldeko erakunde bakoitzeko (erakunde nagusia barne) 390 eredu bat aurkeztu behar da, informaziorako (322 ereduaren urteko laburpena).
  • 353 ereduak ez dauka urteko laburpenik.

353 eredua aurkezteko epealdia

Nola aurkeztu behar da 353 eredua?

322 eta 353 ereduak telematikoki soilik aurkez daitezke.

Aitortzaileak edo aurkezle baimenduak eredu telematikoa bete behar du pantailan (Bizkaibai), edo bestela laguntza-programaren bitartez sortutako fitxategiak bidali.

Nola ordaintzen edo kobratzen den 353 eredua

Zer kasutan aurkez daiteke 353 eredu osagarria?

Estekak:

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali