saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002787

Nortzuek aurkeztu behar dute BEZaren 322 eredua?

BEZaren autolikidaziorako 322 eredua (“Erakunde-taldea. Banako eredua. Hileko autolikidazioa”) ondokoek aurkeztu behar dute:

BEZari buruzko Foru Arauko 163 quinquies.Bat (770 KB)artikuluaren arabera erakunde talde bateko kide diren enpresaburuek eta profesionalek, erakunde taldeen araubide berezia aplikatzea hautatzen badute.

Bai erakunde nagusiak bai menpekoek banako autolikidazioak aurkeztu behar dituzte. Gainera, 163 nonies artikuluko (770 KB)laugarren idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, erakunde taldeko sozietate nagusiak taldearen aldizkako autolikidazioak aurkeztu behar ditu eta, behar denean, zerga zorra sartu behar du edo konpentsazioa edo itzulketa eskatu.

Ondorioz, erakunde taldeen araubide berezi berriak bi betebehar ekarri ditu: batetik, erakunde taldeetako sozietate nagusiek autolikidazio agregatua aurkeztu behar dute; bestetik, taldeetako erakunde guztiek banako autolikidazioa aurkeztu behar dute.

Horregatik guztiagatik erakunde taldeen araubide berezian dauden enpresek betebehar hauek dauzkate urtarriletik azarora bitartean:

  • Zerga Bizkaian ordaindu behar duen taldeko erakunde bakoitzak (bai nagusiak, bai menpekoek) 322 eredu bat aurkeztu behar dute hileko, informaziorako.
  • Erakunde nagusiak hileko 353 eredua aurkeztu behar du (autolikidazio agregatua) taldeko erakundeen hileko 322 ereduen saldoaren berri emateko. Abenduko 353 ereduan soilik eska dezake bere aldeko saldoa itzultzeko; nolanahi ere, Hileko Itzulketen Erregistroan badago, hil guztietako 353 ereduetan eska dezake itzulketa.

Abenduan:

  • Abenduko 322 eta 353 ereduak aurreko paragrafoan azaldu den bezala aurkeztu behar dira.
  • Zerga Bizkaian ordaindu behar duen taldeko erakunde bakoitzeko (erakunde nagusia barne) 390 eredu bat aurkeztu behar da, informaziorako (322 ereduaren urteko laburpena; 353 ereduak ez dauka urteko laburpenik).

322 eredua aurkezteko epealdia

Urtarriletik azarora bitartean hil bateko autolikidazioa hurrengo hilaren 1etik 25era arteko aldian aurkeztu behar da (salbuespena: uztailekoa irailaren 25era arte aurkez daiteke); abenduan aurkezten bada, abenduko 322 eredua 390 eredu informatiboarekin batera aurkeztu behar da hurrengo urtarrilean (1-31).

Nola aurkeztu behar da 322 eredua?

322 eta 353 ereduak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez.

Aitortzaileak edo aurkezle baimenduak eredu telematikoa bete behar du pantailan (Bizkaibai), edo bestela laguntza-programaren bitartez sortutako fitxategiak bidali.

Zer kasutan aurkez daiteke 322 eredu osagarria?

Eredu informatiboa denez, kasu guztietan aurkez daiteke (ezinbestekoa da datu guztiak zuzen egotea). Hurrengo urratsa dirua sartzea edo itzulketa eskatzea da (353 eredu agregatua).

Estekak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali