www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002779
Nortzuek aurkeztu behar dute BEZaren 303 eredua?
303 eredua Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) autolikidazioa egiteko erabiltzen da. Aldizka aurkezten dute (hilero edo hiru hilean behin) egoera honetan dauden subjektu pasiboek:
- Aitorpena araubide orokorrean aurkeztu behar dute.
- Egutegiko aurreko urtean egin dituzten eragiketen bolumena 6.010.121,04 €-tik gorakoa izan da eta ondorioz hileko aitorpena aurkeztu behar dute.
- Hileko Itzulketen Erregistroan (HIE) inskribatuta daude.
Eredua aurkezteko epealdia
- Subjektu pasiboaren likidazioaldia egutegiko hiruhilekoa bada, hiruhileko likidazioaldia amaitu osteko hileko egutegiko lehen hogeita bost egunetan aurkeztu behar da autolikidazioa. Subjektu horiek ezin dute aurkeztu laugarren hiruhilekoko autolikidazioa; aldi horretako likidazioa urteko 390 ereduan sartu behar dute (urtarrilaren 1etik 31ra arte aurkeztu behar da).
- Subjektu pasiboaren likidazioaldia egutegiko hila bada, hileko likidazioaldiaren osteko hileko egutegiko lehenengo hogeita bost egunetan aurkeztu behar da autolikidazioa. Hala ere, uztaileko autolikidazioa abuztuan zehar eta iraileko egutegiko lehenengo 25 egunetan aurkez daiteke. Subjektu pasibo horietatik, HIEn inskribatuta egon gabe likidazioak egutegiko hilen arabera egiten dituztenek ezin aurkeztu izango dute abenduko likidazioaren 303 eredua: likidazioaren emaitza urteko 390 ereduan sartu behar dute.
- Hileko Itzulketen Erregistroan (HIE) inskribatuta dauden subjektu pasiboek hileko autolikidazioak egiten dituzte; abendukoa azken autolikidazioa da, eta hurrengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu behar da 303 ereduan. Subjektu pasibo hauen 390 eredua, BEZaren azken autolikidazioari buruzkoa, laburpen informatiboa izango da.
303 eta 390 BEZ ereduak EGOITZAren bidez aurkeztea:
- Aplikazioan sartzeko, egoitza elektronikoko web-orri hau bisitatu beharko da: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera
- "Izapideen katalogoa", "egin beharreko izapideak" ataletan sartu:
- Bilaketa-barran, egin nahi den izapidea idatziko da; adibidez, "BEZ" jar daiteke, eta zerga horren gainean Egoitzan egin daitezkeen izapide guztiak agertuko dira. Besteak beste, BEZa aurkeztea.
- Ondoren, aurkeztu nahi den eredua aukeratuko da, eta, jarraian, aurkezteko modua adieraziko da: "Pantaila betetzea":
- Aukeratu: Autolikidazioaren ekitaldia/aldia.
Estekak:
Informazio gehiago
Lotutako galderak
Lotutako orrialdeak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli