www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002745

BEZaren aitorpen osagarriak: argibideak



ZFAOren arabera autolikidazio osagarrien helburua aurretik aurkeztutako bat osatzea edo aldatzea da; ezinbestekoa da emaitza Ogasunaren aldekoa izatea (diru gehiago sartu behar, diru gutxiago itzuli edo konpentsatu behar…). Laguntza-programan, “Zerga zorra” laukian zenbateko positiboa ipini behar da.

Gainera, BEZaren aitorpen osagarri bat aurrekoaren ordezkoa da; beraz, datu guztiak ezarri behar dira zuzen, ez falta izan direnak bakarrik.

Zer datu adierazi behar dira autolikidazio osagarrian?

Emaitzen atalean “Autolikidazio osagarria” markatu behar da, eta “Autolikidazio osagarria: aurretik sartua/itzulia” laukia ere bai. “Zerga zorra” laukian zenbateko positiboa ipini behar da.

Epez kanpo aurkezten bada telematikoki, “Epez kanpoko aurkezpenak” hautatu behar da eta programak berak kalkulatuko du errekargua (egonez gero).

Laguntza-programa erabiliz gero, jatorrizko aitorpena kopiatzea komeni da (aitorpena zerrendan hautatu eta “Kopiatu” botoia klikatu) eta gero aldaketak kopiaren gainean egitea, biak edukitzeko, aldatua eta aldatu gabea.

Datuen aldaketek autolikidazioaren emaitza aldatzen ez badute, zer egin behar da?

Datu berriek autolikidazioaren emaitza aldatzen ez badute, idazki bat aurkeztu behar da aldaketak zergatik egin diren eta emaitza ez dela aldatzen azaltzeko.

Adibideak:

  • Ez da jarri ezer “Eragiketa zehatzak” ataleko laukietan, ad.: Batasunaren barruko emateak edo esportazioak.
  • Inbertsio-ondasun bat gastu moduan ezarri da, edo alderantziz.
  • Batasunaren barruko eskuraketa bat subjektu pasiboaren inbertsio moduan jarri da, edo alderantziz.
  • Ez da aitortu kenkaria dakarren Batasunaren barruko eskuraketa bat.
Eta aldaketa zergadunaren onurarako bada, zer gertatzen da?

Idazki bat aurkeztu behar du aldaketak azaltzeko; asko badira, inprimaki ofiziala erantsi behar du. Fakturaren bat soberan badago edo falta bada, hori ere sartu behar du. Emaitza Ogasunak dirua itzuli beharra bada, argi zehaztu behar du zer nahi duen: Ogasunak dirua itzultzea (bidegabeko sarrerak itzultzeko eskaera) edo konpentsatzeko utzi.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali