saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002734

Sozietate bati baxa ematea Erakundeen Zerrendan. Zer kasutan egin behar da? Zer ondorio sortzen ditu baxak? Zer egin behar da berriz ere alta emateko?



Sozietate batek ez baditu betetzen bere zerga betebeharrak:

  • Baxa ematen zaio Erakundeen Zerrendan.
  • Horretarako hartutako erabakia bidatzen zaio (erabakiaren erreferentziak 035 zenbakia dauka).
  • Baxaren berri ematen zaio Merkataritzako Erregistroari eta honek sozietatearen orria ixten du.

Berriro alta emateko zerga betebehar guztiak bete behar ditu eta ezin du eduki zorrik ordainarazteko aldian.

Behar diren guztiak aurkeztu eta zorrak ordaindu edo geroratu ondoren sozietateak Zerga Zentsuen Atalera jo behar du.

Zerga Zentsuen Atalak behin-behineko baxa kenduko du eta jakinarazpena bidaliko dio (zenbakia: 035) horren ziurtagiri gisa. Erabaki horrekin Merkataritzako Erregistrora joan behar da, eta han erregistro orria irekiko diote berriro, behar den diru kopurua ordainduz gero.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali