saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002729

Lehentasunezkotzat jo diren jarduerei zein interes publiko berezia duten ekitaldiei laguntzeko programei aplikatuko zaizkien onura fiskalak



Bizkaiko Lurralde Historikoarentzat lehentasunezkotzat jotako jarduerek onura fiskal hauek aplikatu ahal izango dituzte:

  1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek eskubidea izango dute kuota osotik kentzeko lehentasunezkotzat jotako jardueretara bideratutako kopuruen 100eko 45. Kenkari horren oinarria ezin da izan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarriaren 100eko 35 baino handiagoa. Muga hori gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak ondoz ondoko hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako autolikidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga berak errespetatuz. Muga horreen ondorioetarako, zerga-oinarriaren zenbatekoa zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren oinarri orokorraren batura izango da; bi oinarriok Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 65. eta 66. artikuluetan daude jasota.
  2. Sozietateen gaineko Zergaren zergadunek edo establezimendu iraunkorren bitartez diharduten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek eskubidea izango dute kuota likidotik kentzeko lehentasunekotzat jotako jardueretara bideratutako kopuruen 100eko 45, bai eta publizitate-babeseko kontratuak direla bide emandako kopuruak direnean ere. Zerbitzuen doako prestazioak propaganda eta publizitate-gastuak badira eta lehentasunezko jarduerak sustatzeko zuzenean erabiltzen badira, orduan, kenkariaren oinarria gastuaren edo egindako inbertsioaren zenbateko osoa izango da, publizitate-euskarriaren edukiaren helburua lehentasuneko jardueren zabalkundea denean. Bestela, kenkariaren oinarria jasandako gastuaren edo egindako inbertsioaren 100eko 25 izango da.
  3. Espainiako lurraldean establezimendu iraunkorrik gabe diharduten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei Irabazteko asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga pizgarrien zerga araubideari buruzko 2002ko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 22. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

4/2019 Foru Araua-ren IV KAPITULU (187 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali