www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002728
Irabazteko asmorik gabeko erakundeen alde zer dohaintzak ematen dute praktikatzeko eskubiderik?
Hainbat erakunderi egindako emariek, dohaintzek eta ekarpen ezeztaezin, huts eta soilek zein haiei dohako lagapenek eta dohain emandako zerbitzuek kenkaria egiteko eskubidea emango dute, hain zuzen ere, honako hauei emandakoek: 4/2019 Foru Arauari atxikitako irabazizkoak ez diren erakundeak, diputazioak, Estatua, autonomia-erkidegoak, toki erakundeak, erakunde autonomiadunak, unibertsitateak zein haiei atxikitako zentroak, Cervantes Institutua, Ramón Lull Institutua, Euskaltzaindia eta beste erkidego batzuetan dauden haren antzeko erakundeak, Espainiako Institutua eta Errege akademiak, Eusko Ikaskuntza, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Labayru Institutua,Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera, Espainiako Batzorde Olinpiarra, Espainiako Batzorde Paralinpiarra, Gurutze Gorria eta ONCE.
Izan ere, honako eragiketa hauek emango dute kenkaria egiteko eskubidea:
- Dirutan egindako emariak eta dohaintzak, haien balioaren arabera; ondasun-eskubideen emari eta dohaintzak, berriz, eskualdaketaren unean zuten kontabilitateko balioaren arabera.
- Prestazio bat jasotzeko eskubidearekin bat ez datozen afiliazio-kuotak.
- Ondasun higiezinen (gozamenaren iraupeneko urte bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa katastro-balioaren % 2 da), baloreen (dibidenduen edo interesen urteko zenbatekoa) eta beste ondasun-eskubide batzuen (urteko zenbatekoa lortzeko, diruaren legezko interesa aplikatuko zaio gozamenak eratu zenean, OEZ eta EJD Zergaren arabera, zuen balioari) gaineko gozamen-eskubide erreala eratzea.
- Euskal Herriko Kultura Ondarearen barruko ondasunen dohaintza (balorazioa Eusko Jaurlaritzak egingo du), Espainiako Ondare Historikoaren barruko ondasunen dohaintza (balorazioa organo eskudunek egingo dute, edo, bestela, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak) eta autonomia-erkidegoek deklaratu edo inskribaturiko kultur ondasunen dohaintza.
- Museoei lotutako jarduerak egiteko eta ondare historiko artistikoa sustatzeko nahiz hedatzeko ekimenak egiten dituzten erakundeen alde dohaintzan emandako kalitate handiko kultur ondasunak (ondasunon balorazioa Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak egingo du, eta hark egiaztatu du artelan horrek kalitate nahikoa duen).
- Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek egindako doako zerbitzu-prestazioak, zergadun horiek egoitza iraunkorraren bitartez dihardutenean, beti ere foru arau honen 23. eta 24.2 artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako soilik (Prestazioaren kostua emailearentzat, lagatako ondasunen amortizazioa sartuta, halakorik badago).
Gainera kontuan hartu behar da:
- Balio horien guztien gehieneko muga merkatuko balio normala da.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek eskubidea izango dute kuota osotik kentzeko foru arau honen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatutako kenkariaren oinarriaren %30.
- Kenkari honen oinarria ezin da izan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarriaren 100eko 35 baino handiagoa. Muga hori gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak ondoz ondoko hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako autolikidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga berak errespetatuz.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita egongo dira arestian aipatutako emari, dohaintza eta ekarpenak egitearen ondoriozko ondare-irabaziak eta errenta positiboak.
- Sozietateen gaineko Zergaren zergadunek eskubidea izango dute kuota likidotik kentzeko foru arau honen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatutako kenkariaren oinarriaren 100eko 30 eta Sozietateen gaineko Zergaren Foru-Arauan jasotako arauekin ados.
- Espainian establezimendu iraunkorrik gabe jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek % 80ko kenkaria aplikatu ahal izango dute 150 €arteko kenkari-oinarrietarako, eta % 35ekoa gainerakoetarako (49/2002 Legearen 21. 1 artikulua). Kenkari horren oinarria ezin izango da zerga-oinarriaren % 10 baino handiagoa izan. Emari, dohaintza eta ekarpen kengarriak justifikatzeko, erakunde onuradunak emandako ziurtagiria (D-1) erabiliko da.
- Erakunde onuradunek dohaintzei buruzko aitorpen informatiboa aurkeztu beharko dute (182 eredua), urtarrilaren 1a eta 31 bitartean.
4/2019 Foru Arauaren II KAPITULU III TITULUA
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli