Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002726
4/2019 Foru Arauko zerga-araubidea aplikatzen duten erakundeak salbuetsita egongo dira Ondarearen gaineko Zergan, haien titulartasunpeko ondasun higiezinak direla-eta, baldin eta higiezinok ez badaude lotuta salbuetsita ez dauden ustiapen ekonomikoetara.
Halaber, horrelako erakundeek ez dute Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergarik (gainbalioa) ordaindu beharko gehikuntzak direla-eta, baldin eta zerga hori ordaintzeko betebehar legala erakundeoi badagokie.
4/2019 Foru Arauaren 18 artikulua (121 KB )
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.