Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002724
Irabazteko asmorik gabeko elkarteak eratzeko ondare-funtsa salbuetsita dago Ondare Eskualdaketen gaineko Zergan, sozietate-eragiketak direla-eta.
Ondare-eskualdaketei eta egintza juridiko dokumentatuei dagokienez, onura publikokotzat jotako elkarte eta erakundeetatik bakarrik egongo dira salbuetsita 4/2019 Foru Arauko zerga-araubidea aplikatzea hautatzen dutenak eta hala egiaztatzen dutenak.
Salbuespena ez zaie aplikatuko, inolaz ere, truke-letrei, haiek ordezten dituzten agiriei edo igorpenaren funtzioa egiten dutenei, ez eta kargapeko eskritura, akta nahiz notario aktei ere (hau da, 0,15 euroko paper tinbredunean egiten diren eskrituren eta notario akten matrizei eta kopiei).
OE eta EJDko 1/2011 Foru Arauaren 58.14 artikulua (208 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.